XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Stop. Dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zerusapaian lorratz ikustezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien xilioak, uretan plisti plasta ari diren ume eta ume handien karraxi histerikoak baino askozez ere proportzionatu eta atseginagoak dira.

Play: Tacatacataca tacatacatá, tacatacataca tacatacatá tacatacataca tacatacata tacatacá.

Stop. Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari; berotasunak arintzearren zihoazenen eta freskatu zirelakoan zikinago zetozenen harat hunat aspergarri eta funtsgabea; salda goritan kiskaltzen ari zirenen izerdi, neke eta hitz alferrak; ezer egin gabe ari nintzen galtzen denbora, ea berriro heltzen nion: .

Argi zegoen, Ciceron eta hondartza ezin bat egin.

Jarrera komodo bat bilatzen saiatu nintzen baina lauegia zen zoroa, edo koska gehiegi nere hezurrek, ez goraka eta ez beheraka.

Eserita geratu nintzen, eta orduantxe azaldu zinen, bueno, lehenagotik zeunden hor baina ordura arte ez zintudan ikusi.

Begitartea aldez alde zeharkatzen zuen irrifarre zabalaz galdegin zenidan: edo antzeko zerbait, ingelesaren ezagutza latinarena bezain urri eta kamutsa baitut, baina latin hitzari erreparatu nion, eta sinpatia edo komunikatu nahi zuen farre eta poztasun kontajiatuaz Yes erantzun nuen ahoa zabal zabal eginda.